XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Alegia, ardatz batekiko inertzi momentua, puntuen masak ardatzerainoko distantzien karratuez biderkatuz eta partikula guztietarako batura eginez lortzen den magnitudea da.

Ikus daitekeenez, definizio hau ados dago lehenago (10-6a) adierazpenean emandakoarekin, orduko Ixx hura x ardatzarekiko inertzi momentua bait da, zeren delakoa x ardatzerainoko distantziaren karratua bait da eta da gainera.

Kasu orokorrean w bektorea aldatuz doa denborarekin, bai moduluz zein norabidez eta, ondorioz, (10-23)-ko In ere aldatuz joango da, n aldatzen bait da.

Baina, adibidez, solidoaren higidura ardatz finko baten inguruan gertatzen denean, nahiz eta w moduluz aldatu, In horrek konstante iraungo du.

Beste era batez ere idatz daiteke ardatz batekiko inertzi momentua, dela kontutan harturik.


Bestalde, ardatz batekiko momentuarekin segituz, Steiner-en formula eman dezakegu.

Formula honek bi ardatz paralelorekiko inertzi momentuak erlazionatzeko balio digu, bietariko bat masa-zentrutik pasatzen denean.

a b d n O R MZ

10.3. irudia. Bi ardatz paraleloetarako distantzien arteko erlazioa (Steiner-en formula).

Har ditzagun, kasurako, 10.3. irudiko a eta b ardatz paraleloak (b ardatza masazentrutik pasatzen da).

O puntu finkoa harturik edozein i punturen posizio-bektoreak honelaxe erlazionatzen dira: